Ikastera eskolara etortzen gara, etorkizun on baten bila, eta etorkizun on hori gustuko lana eginez eta soldata onarekin lotzen ditugu, eta halaxe da hein handi batean, baina horrek ez du esan nahi zoriontsu izateko eta probetxuzko bizi bat edukitzeko bide bakarra hori denik. Askotan gauzak musu-truk egiteak edo eta gure bizitza besteei eskaintzeak guri onurarik ez digula … [Read more...]
Archives for otsaila 2018
Floreagakoak Santa eskean
Otsailaren 4ko goizean, igandean, Santa Ageda bezperan, Floreaga Ikastetxeko irakasle, ikasle eta guraso talde bat Santa eskean atera ginen. 30 lagun inguruko taldea osatu genuen, eta, ohitura zaharrari eutsiz, herriko kaleetako giroa alaitzen ibili ginen trikitixa, kopla eta makila doinuekin. Koplatan Joxe Mari Altuna, Naia Arrizabalaga, Julene Iturbe eta Juan Inazio Sudupe … [Read more...]
ELKAR HAZI – Esperimentazioa
Larunbata, otsailak 3, musika tresnekin esperimentatzeko tartea izan zen. Zarata mordoa atera genuen, kastañuelak egin genituen eta amaitzeko, maraken abesti polita ikasi genuen. Dantza, begirada, kanta, irribarre eta baita pare bat haserrealdi artean ere, giro polita sortu zen. Hurrengo saioa, psikomotrizitatearena, apirilak 14an izango da. ANIMATU, ONDO PASAKO DUGU … [Read more...]
2018/2019 MATRIKULAZIOA
2018/2019 MATRIKULAZIOA Matrikulak egiteko epea urtarrilaren 29an hasi eta otsailaren 9an bukatuko da. Honek 2018-2019 ikasturtean bi urteko gelan eskolara hasiko diren haurrei eta beste ikasle guztiei ere eragiten die. Egutegia honako hau da: a) Eskabideak eta egiaztagiriak aurkezteko: urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra arte. Eskabidea bi bide hauetakoren bat … [Read more...]
FAMILIAREN GARRANTZIA HAURRAK EUSKALDUN HAZTEAN
Pasa den ostegunean, otsailak 1, eguraldi zakarra izan bagenuen ere, gustura egon ginen gu Paula Kasaresen goxotasunean. Ohore bat izan da soziolinguista, Nafarroako unibertsitateko irakasle eta Euskaltzain urgazlea den Paula Kasares bigarren urtez gure ikastetxean izatea. Ordu eta erdiko saioan, han bildurik geunden azkoitiarrok bere jakituriaz janzteaz gain, … [Read more...]













