• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA
  • INKESTAK
    • IKASLE INKESTAK
    • LANKIDE INKESTA
    • FAMILIA INKESTA
    • ENCUESTA DE FAMILIAS
    • IRAKASLEEN JARDUERA-EBALAUZIOA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Zerbitzuak
    • JANGELA
    • HAUR ESKOLA
    • HARRERA ZERBITZUA
    • ESKOLAZ KANPOKOAK
      • Haur Hezkuntza
      • Lehen Hezkuntza
      • DBH
      • Uztaila Jolasean
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

FAMILIAREN GARRANTZIA HAURRAK EUSKALDUN HAZTEAN

2018-02-03 Idazlea: DBH Floreaga Leave a Comment

 

Pasa den ostegunean, otsailak 1, eguraldi zakarra izan bagenuen ere, gustura egon ginen gu Paula Kasaresen goxotasunean. Ohore bat izan da soziolinguista, Nafarroako unibertsitateko irakasle eta Euskaltzain urgazlea den Paula Kasares bigarren urtez gure ikastetxean izatea.

Ordu eta erdiko saioan, han bildurik geunden azkoitiarrok bere jakituriaz janzteaz gain, hainbat aholku eman zizkigun. Izan ere, Azkoitian, arnasgunetzat hartzen den herria izan arren, egoera aldatzen ari da.

Lehengo gazteak eta gaur egungo gazteak erabat hiztun desberdinak direla esanez hasi zuen saioa Paulak. Gaur egungo gazteak hiztun eleanitzak dira, beraz, hautua egin behar dute. Gure komunitate txiki honetan oso garrantzitsua da hautuaren kontzeptua. “Zenbat eta hizkuntza gehiago jakin hobeto, baina euskara izan dezatela maiteena, hautatuena” dio Paulak. Gurasoon jarrerak eta portaerak eredugarri dira umeentzat, oro har gauza guztietarako, eta baita hizkuntzarekiko ere. Familian dauden baloreak funtsezkoak dira, gure hizkuntza eta kulturak behar duen babesgunea izan dezan.

Gurasoon egitekoa funtsezkoa bada ere, eskolak ere horretan laguntzen du. Irakasleok oihartzun lan bat dugu. Baina gogoratu behar dugu umeek esna dauden denboraren %15a baino ez dutela pasatzen eskolan, beraz, argi dago klasetik kanpo ere euskaraz bizitzeko aukerak izan behar dituztela: plazan, herrian, gizartean.

Saioan zehar, Paulak motxilaren metafora erabili zuen. Hiztun batek dakizkien hizkuntza guztiak motxiletan irudikatzeko esan zigun. Haurraren euskararen motxila betetzen lagundu behar dugu, emozioz eta esperientzia gozagarriz. Bizipenak, erreferenteak eta balioak zaindu behar ditugu. Ez baditugu zaintzen beste hizkuntzak nagusitzen dira. Beste motxilek ez diotena ematen eman diezaiola euskararen motxilak. Bi besoetan ongi sartuta eraman dezala, nahiz eta beste motxila batzuk izan. Bizitzan zehar umeak ez dezala tentaziorik izan euskararen motxila bazter batean uzteko, astunegia edo balio gabea bihurtu zaiolako. “Eta ez dute bazter batean utziko, baldin eta motxila horren barruan daramana garrantzitsua dela uste badute. Azken batean, motxila haurtzarotik hasi behar da betetzen, eta etxetik” dio Paulak.

Eskerrik asko, Paula, plazer bat izan da beste behin zu entzuteko aukera izatea.

 

Hitzak: Eguzkilore

Argazkiak: Eguzkilore

Filed Under: DBH, Haur Eskola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: azkoitia, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, PAULA KASARES, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026.05.22 DBH Maux161
  • 2026.05.22 DBH Maux162
  • 2026.05.22 DBH Maux163
  • 2026.05.22 DBH Maux160
  • 2026.05.22 DBH Maux159
  • 2026.05.22 DBH Maux158
  • 2026.05.22 DBH Maux156
  • 2026.05.22 DBH Maux157
  • 2026.05.22 DBH Maux154

Upcoming Events

There are no upcoming events.

View Calendar
Add
  • Add to Timely Calendar
  • Add to Google
  • Add to Outlook
  • Add to Apple Calendar
  • Add to other calendar
  • Export to XML

Copyright © - Floreaga Salestar Ikastetxea · Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika ·