• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA
  • INKESTAK
    • IKASLE INKESTAK
    • LANKIDE INKESTA
    • FAMILIA INKESTA
    • ENCUESTA DE FAMILIAS
    • IRAKASLEEN JARDUERA-EBALAUZIOA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Zerbitzuak
    • JANGELA
    • HAUR ESKOLA
    • HARRERA ZERBITZUA
    • ESKOLAZ KANPOKOAK
      • Haur Hezkuntza
      • Lehen Hezkuntza
      • DBH
      • Uztaila Jolasean
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

DBH 3 MURILLO de GÁLLEGO

2018-03-24 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

DBH 3ko ikasleak Murillo de Gállegon izan dira martxoaren 22tik 23ra.

Bidaia hasi aurretik gure bi egun hauek ondo planifikatuta genituen, bi egun bete-beteak izateko.

Goizeko 07:30ean abiatu ginen Murillora. Lehen geldialdia Loarren egin genuen. XI. mendekoa den gaztelua ezagutzeko asmoz. Gidaren laguntzaz ederki ulertu genuen garai hartako egoera eta bizimodua.

Bertan bazkaldu ondoren Murillo de Gállegoko Ur Pirineos-eko kideak genituen zain. Iritsi eta pixkat batera  rafting-a egiteko prestatzen hasi ginen. Neoprenoak ondo jantzi eta uretara! Ederki ibili ginen, ba!

Hotelera iritsi ginenerako leher eginda geunden, horregatik bakoitza zegokion gelara joan zen deskantsatzera. Deskantsatzeko toki ezin hobea izan genuen, inoiz ere inork imajinatuko ez zuena, LAU IZARREKO HOTELA! Denok ezin sinistuta geunden, inoiz ere ez baitzitzaigun horrelako ezer gertatu.

Bapo afaldu ondoren lehenengo eguna bukatzeko atseden hartzea besterik ez zitzaigun falta.

Gelak handiak eta oso ondo prestatuta zeuden. Batzuen balkoiak igerilekua zegoen lekura eramaten zuen eta handik ikusten ziren bistak zoragarriak ziren, goizean goiz batez ere. Gelez gain, egin genituen otorduak oso onak izan ziren, bai afaltzen eta bai gosaltzen oso ondo eman baitziguten. Laburbilduz, deskantsatzeko lekua egon zitekeen onena zen, handik gutxi deskantsatuta irtetea zaila baitzen.   Aldaketa oso ondo atera zitzaigun.

Hurrengo egunean berriro ere neoprenoak eta kaskoak hartuta hidrospeed-a egin genuen. Gállego ibaiaren ur lasterren indarraz baliatuz jaitsi genuen. Kirola egiteaz gain naturaz gozatzeko aukera izan genuen.

Bertan bazkaldu ondoren Iruñeara joan ginen. Gure asmoa San Ferminetako entzierroetako ibilbidea ezagutzea zen. Ordu eta erdiz Iruñea ezagutzeari ekin genion. Bertan napolitana txiki-beroak dastatzeko aukera ere izan genuen.

Seiak inguru ziren handik abiatu ginenean, Azkoitian 19:30etarako egon nahi genuen gure oporrak hasteko.

Eta datorren ikasturtean…!

Argazkiak 2 eta 3: Rebeca Cárdenas-Ur Pirineos

 

Filed Under: DBH, Orokorra Tagged With: azkoitia, floreaga, ikastetxea, murillo de gállego, salestar, ur pirineos

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026.05.22 DBH Maux161
  • 2026.05.22 DBH Maux162
  • 2026.05.22 DBH Maux163
  • 2026.05.22 DBH Maux160
  • 2026.05.22 DBH Maux159
  • 2026.05.22 DBH Maux158
  • 2026.05.22 DBH Maux156
  • 2026.05.22 DBH Maux157
  • 2026.05.22 DBH Maux154

Upcoming Events

There are no upcoming events.

View Calendar
Add
  • Add to Timely Calendar
  • Add to Google
  • Add to Outlook
  • Add to Apple Calendar
  • Add to other calendar
  • Export to XML

Copyright © - Floreaga Salestar Ikastetxea · Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika ·