Iraurgi Berritzenek koordinatzen duen Elkarrekin Eraikitzen egitasmoaren VI. edizioa aurkeztu da gaur Azpeitian. Bost ikastetxe izan gera bertan egindako lana aurkeztuz, horietako bat Floreaga. Ikasturtean zehar gelan landutako proiektuen bidez talde lana, autonomia sustatu dira besteak beste. Hurrengo ikasturtean gehiago. … [Read more...]
Archives for ekaina 2019
HURRENGO URTEKO IRAKASLEAK EZAGUTZEN
Handitzen handitzen, hasi gara handitzen, txikiak izanik, HH5eko lagun taldea. Ez adiorik HHn orain arte gure familia izan direnei, gero arte: datorren ikasturtean joango gara zuei bisitak egitera. Baina orain gure bidea jarraitu, aurrera begiratu eta gure bizitza eraikitzen jarraitu behar dugu. LHko bidea hasi dugu jada, ezagutu ditugu datorren ikasturteko irakasleak, … [Read more...]
UDAL FOROA
Maiatzaren 29an, ikastetxeko eko-ordezkariak udaletxean izan ginen Agenda 21-eko ikasturteko azken ekintzan, udal foroan hain zuzen. Bertan, herriko beste ikastetxeetako ordezkariekin batera, aurten landu dugun gaiaren inguruko azalpenak eman eta udaletxeko ordezkariei herria hobetzeko proposamenak luzatu genizkien. … [Read more...]
ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA AZOKA
Gaur, ekainak 14, zientzia eta teknologia azoka ospatu da inguruko ikastetxeetako ikasleen partaidetzairekin. Bertan izan gara DBH 1-eko ikasleak, azken asteetan landu dugun "Ibaien ekologia" proiektua aurkeztuz. Proiektuari hasiera emateko, gelan azalpen orokor batzuk entzun ondoren, ikertzaile baten bisita izan genuen ikastetxean. Honek, ikerketa zientifiko bat aurrera … [Read more...]
HHkoak ORIOn
Urtero bezala, aurten ere egun-pasa polit bat egin dugu Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekook. Goizean autobusa hartu eta Oriora joan gara. Bertan, hondartza ondoan dagoen parkean ibili gara jolasean. Eguraldiarekin zortea izan dugu eguzkitan jolasteko aukera izan baitugu. Eguerdian parke ondoko zelaian bazkaldu dugu eta ondoren, han inguruko hegaztiak ikustera joan gara. Orioko … [Read more...]













