Ikasturteko azken txanpan gaude eta urtero bezala gure gelakideekin egun ahaztezinak pasatzeko aukera. Aurten ere lehen zikloko ikasleak eta irakasleak Orioko Txurruka Aterpetxean egon gara. Ekintza ezberdinak egin ditugu eta oso ondo pasa dugu. Lehenengo egunean igerilekuan ibili ginen eta gero... paseotxo bat. Gauean prestatuta genituen antzerki eta dantzak egin genituen. … [Read more...]
Archives for ekaina 2019
BARRIA 2019
Azkeneko urteetan bezala, LH 3. eta 4. mailakoak Barriara joan gara ikasbidaira. Iritsi aurretik Gasteizen geldiunea egin genuen: LH 3ko ikasleak Artium museoa bisitatu genuen eta arteari buruz gauza berriak ikasi genituen. LH4ko ikasleak, berriz, Eusko Legebiltzarra ezagutu eta gure agintariek nola bozkatzen duten ikasi genuen. Legebiltzarreko mahaiburu den Bakartxo … [Read more...]
LH6 HONDARRIBIN
LH 6koak Hondarribin izan ginen ekainaren 3tik 5era arte. Eguraldia lagun, goizeko 9etan abiatu ginen Donostiarantz, Aquariumera joateko asmotan. Bertan, gidari batek museoa erakutsi zigun eta oso azalpen interesgarriak eman zizkigun bertako arrainei buruz. Gero, Donostiako Cristina Enea parkera gerturatu ginen bazkaltzera. Bazkalondoan, denbora librea izan genuen jolasteko … [Read more...]
INGURUGIROAREN MUNDUKO EGUNA
Gaur, ekainaren 5, Ingurumenaren Nazioarteko eguna da. Ingurumenaren aldeko jarduera eta honekiko sentsibilizazioa sustatzeko eguna da. Floreagako Agenda 21etik, halako egun batean ingurumenaren aldeko zerbait, ekintza zehatz bat egitera animatu nahi zaituztegu. Ingurumenaren zaintza egunero landu beharrekoa dela ulertzen dugu, banakako ekintzak batuz indar kolektiboa sortuko … [Read more...]
2018-2019 TALDE ARGAZKIAK
Hemen dituzue 2018-2019 talde argazkiak! … [Read more...]













