• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA
  • INKESTAK
    • IKASLE INKESTAK
    • LANKIDE INKESTA
    • FAMILIA INKESTA
    • ENCUESTA DE FAMILIAS
    • IRAKASLEEN JARDUERA-EBALAUZIOA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Zerbitzuak
    • JANGELA
    • HAUR ESKOLA
    • HARRERA ZERBITZUA
    • ESKOLAZ KANPOKOAK
      • Haur Hezkuntza
      • Lehen Hezkuntza
      • DBH
      • Uztaila Jolasean
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

EUSKARA EGUNA

2020-12-03 Idazlea: DBH Floreaga Leave a Comment

2. Euskaraldiko azken egunaren bezperan, Euskararen Eguna iritsi zaigu. Aurtengo hau desberdina izan da gelako burbuilak mantendu beharra izan baitugu. Hala eta guztiz ere, egun polita igaro dugu!

Azaroaren 20tik gaur arte hainbat ekintza burutu ditugu Euskaraldiaren inguruan. Txikienak muralak eta aho biziak margotzen aritu dira. Pirritx eta porrotxen “Ahobizi eta belarriprest” ere abesten eta dantzatzen aritu dira. LHkoek, tutoretza saio batean, dituzten hizkuntza ohiturez hausnartu dute. Ondoren, borobil batean norekin, noiz eta non saiatuko diren euskara gehiago erabiltzen idatzi dute. Borobil guztiak harian itsatsita ariguneen kontzeptua azaldu zaie. DBHkoek, berriz, pare bat “egun on” egin dituzte Euskaraldiari buruz. Zer den eta zer helburu dituen aipatzeaz gain, bideo batzuk ikusi dituzte. Bestalde, “Geure Euskaraldia” egitasmoa burutu dute eta 15 egunetan, txaparen ordez, eskumuturreko bat eramateko konpromisoa hartu dute. 

Eta abenduaren 3a, Euskararen Eguna, iritsi da! Goizean goizetik musikaz girotu dugu eguna. A zer bizipoza! Baina gela barruan festa giroak jarraitu egin du.  Izan ere, sartu orduko LH6ko neska mutilek grabatutako bertsoak ikusi eta entzuteko aukera izan baitugu. 

DBHkoek tutoretza saioa bat izan dute, maila desberdinetan gai desberdinak landu dituztelarik. Batzuk Durangoko Azokaz aritu dira eta beste batzuk estres linguistikoaz, aurriritziez, hizkuntza ohiturez…  Ondoren, bai LHkoek eta bai DBHkoek Euskal Herria eta euskal kulturari buruz ginkana bat egin dute. Bakoitzak bere ordenagailua izan du eta bukaeran gela bakoitzean irabazle bat egon da. 

HHkoak herri kirolak  burutu dituzte: lokotx bilketa, soka tira, harri jasotzea, txinga eramatea… Beraien alderdi artistikoa erakusteko aukera ere izan dute. 

Euskararen Nazioarteko Eguna amaitu da eta Euskaraldia ere bihar amaituko da.

Gogoratu, ordea,   EUSKARAK 365 EGUN dituela. Beraz, manten dezagun urte osoan zehar GEHIAGO, GEHIAGOREKIN eta GEHIAGOTAN leloa!

FLOREAGA EUSKARAZ, EUSKARAREKIN eta EUSKARAREN ALDE!

 

 

 

Filed Under: DBH, Haur Eskola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: azkoitia, euskara eguna, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-26 Korrika Txikia_027
  • 2026-03-26 Korrika Txikia_028
  • 2026-03-26 Korrika Txikia
  • 2026-03-26 Korrika Txikia_026
  • 2026-03-26 Korrika Txikia_025
  • 2026-03-26 Korrika Txikia_023
  • 2026-03-26 Korrika Txikia_024
  • 2026-03-26 Korrika Txikia_022
  • 2026-03-26 Korrika Txikia_021

Upcoming Events

There are no upcoming events.

View Calendar
Add
  • Add to Timely Calendar
  • Add to Google
  • Add to Outlook
  • Add to Apple Calendar
  • Add to other calendar
  • Export to XML

Copyright © - Floreaga Salestar Ikastetxea · Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika ·