Urteak dira, 15 egunean behin, LHko 3.mailatik aurrerako ikasleok antzokian elkartzen garela. Antzokian Zezilio izaten dugu zain, bere gitarrarekin, eta euskal kantu zahar eta modernoak abesten aritzen gara. Maiatzaren 31n ikasturte honetako kantu tailerraren azken saioa izango dugu. Egun horretan talde bakoitzak aukeratutako abestia abestu beharko du. Ea nola ateratzen … [Read more...]
URTEGITIK ARAZTEGIRA
Maiatzaren 3an, 5. mailakoak, Agenda 21 proiektuaren baitan antolatzen den irteera burutu genuen. Egia esan eguraldiak ez zigun asko lagundu baina irteerak beti direnez atseginak, zirak eta aterkiak hartu eta euriari geure aurpegirik onena erakutsiz, han abiatu ginen, goizeko 9:00etan Nuarbeko Ibai-Eder urtegira. Hasieran Ibai-Eder urtegiko mekanismo-etxolan oso ondo azaldu … [Read more...]
BERTSOTAN SERIO ETA FIN… ETA BATEZ ERE GOZATUZ
Zer moduz atera zen jaialdia? Galdera hauxe izan zen nagusi maiatzaren 8an, Lehen Hezkuntzako irakasle eta ikasle askok bai baitzekiten bezperan, 7an, 3. zikloko ikasleak Gu ere bertsotan programaren baitan jaialdia eskaini behar genuela Baztartxon. Eta hauxe izan zen parte hartu genuenon eta ikusle gehienen erantzuna. Mundiala! Egia esan oso ondo atera zitzaigun emanaldia. … [Read more...]
JANARI BILKETA
Euskadiko Jóvenes y Desarrollo – Gazteak eta Garapena gobernuz kanpoko garapenerako erakundea, Azkoitiko taldea, Afrikako hainbat proiektu babesten saiatu da azken urteetan. Benin eta Togo nazioetan (Mendebaleko Sahara azpiko Afrika) eskaini dugu laguntza, batez ere jabego komunaleko putzuen eraikuntza subentzionatuz, eta kaleko umeen aldeko hainbat ekimenetan zuzenean parte … [Read more...]
KULTUR JARDUNALDIEN HASIERA POTX ETA LOTX PAILAZOEN ESKUTIK
Larunbat honetan, Floreagako guraso elkarteak antolatuta, XXX.Euskal Kultur Jardunaldien hasiera eman diogu. Arratsaldeko 5etan Potx eta Lotx pailazoak igo ziren oholtzara eta dantza, abesti eta jolas artean arratsalde eder bat igarotzeko aukera izan zuten gerturatu ziren guztiek. Ikuskizuna amaitutakoan, txokolate beroa dastatu genuen. … [Read more...]













