Autobusean bueltan gentozela egunari nota bat jartzeko eskatu diet inguruko ikasleei eta gehienek 9 eta 10koa jarri diote. Izan ere zoragarria izan da. Arantzazutik abiatuta, paisaia berezian murgilduta, jaitsi gara erreka baten iturburua ikustera. Bertara iristeko bidea oso erosoa ez bada ere merezi izan du ahaleginak, naturaren opari bikaina baita erreka baten hasera … [Read more...]
LH5. maila Donostian: Aupa Erreala!
AUPA ERREALA ETA DONOSTIAKO AQUARIUMA! Goizean autobusa hartu eta Reale Arena bisitatzera etorri gara. Bertan, zelaia ezagutzeaz gain, jolas bikainak egin ditugu. Tripa bete ostean, Aquariuma ikustera etorri gara eta kolorez betetako itsas fauna ezagutzeko aukera bikaina izan dugu. Egun polita pasa dugu! … [Read more...]
LH 1. eta 2. mailak Ataunen
Urriaren 20an LH1 eta 2ko ikasleok goizean goiz esnatu eta urduritasun handiz motxila prestatu genuen. Motxila hura, ordea, berezia zen, izan ere, beste egunetan ez bezala, bertan opilak, bazkarirako ogitartekoa eta ura sartu genituen. Ibilaldira gindoazen. Goizeko 9etan guztiok elkartu eta Ataunera abiatu ginen. Bertan, zerrategia eta errota ikusteaz gain, taloak egin eta … [Read more...]
LH3 OARSOALDEAN
LHko ikasle batzuen abentura urriaren 20an hasi zen, LH3koak Oarsoaldera egun pasa joan ginen eta. Bertan, Mater itsas museoko sekretu guztiak ezagutzeaz gain, ingurumena zaintzeko bete ditzazkegun neurri batzuk gogoratu zizkiguten. Ondoren, txalupa txikian Pasaia Donibanera joateko aukera izan genuen. Eguraldiak ez zigun asko lagundu, baina lagunak inguruan izanik edozer … [Read more...]
URRATEGIRA IGOERA
Ohiturak ez direla galdu behar eta ikasturteari hasiera emateko, gurean ohikoa dugun ekintza batekin hasi gara: Urrategira oinezko irteera. Beroa izan dugu bidelagun, baina herriko txoko eder honetara iritsi bezain laster neke guztiek alde egin dute. Hamaiketako ederra egin, indarberritu eta jolas eta dantza saio ederra egin ondoren, berriro etxera bueltatu gara. Eskerrik … [Read more...]













