Azkenean, hainbeste urteren ondoren Barriara itzultzeko aukera izan dugu. Hiru egun zoragarri igaro ditugu bertan. Aurten lehen aldiz, igerilekuaz gozatzeko aukera izan dugu eta gainera, irakasleek izugarri ongi portatu garela esan digute. Aupa gu! … [Read more...]
LH 1. ETA 2. MAILAK ORION
Bi egun Orioko aterpetxean pasa ondoren oroitzapen politekin bueltan gara. Ostegunean, urduritasuna nagusi zela, beraien lehen ikasbidaiari hasiera eman genion. Bertan, dantzan, jolasten, parkean, mahai jolasetan... ibili gara. Eguraldiarekin ere zortea izan dugu eta igerilekua eta hondartza aurreko parkean eguna pasatzeko aprobetxatu dugu. Argazkietan ikusi dezakezuen … [Read more...]
FAMILI FESTA
Atzokoak, gaurkoak eta etorkizunekoak elkartzeko momentuek bizitzari esanahi berezi batekin begiratzeko aukera ematen digute. Atzera begiratzean bizitakoak elkarbanatzeak izaera indartzen du, gaur egun garena, Floreagan parte hartzen dugunok, familia gara. Horrela bizi izan genuen eguna, bizipenak elkarbanatuz, berriak elkarrekin sortuz eta etorkizuna eraikitzen … [Read more...]
V. KANTU JIRA
Maiatzaren 25ean, kantuz bete genuen herria. Mokadutxo bat egiteko elkartu ginen, euri zaparradari aurre eginez. Koadrila polita juntatu ginen eta ostarteak agertzearekin bat, kalerik kale ibili ginen. Geure eztarriak astindu genituen, Azkoitia eta azkoitiarrak alaitu nahian. Eskerrik asko gerturatu zineten guztiei, nahiz eta itxuraz eguraldiak ez zuen lagundu nahi, … [Read more...]
LASTERKETA SOLIDARIOA
Gaur arratsaldean lasterkarien arnasa, oinetakoen kadentzia erritmikoa eta animoak nagusi izan dira Floreaga Ikastetxeko goiko patioan. Izan ere, 600 ume inguru, hainbat irakasle eta guraso korrika aritu dira, DISLEGI taldearentzat diru laguntza bat bideratzeko asmoz. Ume bakoitzak berak aukeratutako itzuli kopurua eman dizkio zirkuitoari. Bakoitzaren ekarpen ekonomikoa … [Read more...]













