Urtero moduan, Agenda 21en ildoak jarraituz, irteera eta ekintza ezberdinak antolatu ditugu. Hainbat taldek hartu dute parte, hala nola, LHko 2. mailatik hasi eta 6. mailara arte. LH 2ko ikasle taldea Loiolako errota ikusteaz gain, egun polita pasa dute Loiolako inguruetan. LH 3koak aldiz, Ekain Berri kobazuloetan barrena ibili dira, eta arratsaldean, Azpeitiko tren museoan … [Read more...]
SOLIDARITATE TALDEA
Hemen gara berriro!! Solidaritate Taldea eratuta dago eta indar berriekin dator aurtengo ekintza guztiak aurrera eramateko. Gazteak eta Garapena GKErekin elkarlanean hainbat ekintza programatzen ditugu ikasturtero: boletoen salmenta, pintxo solidarioa eta bigarren eskuko merkatua, janari bilketa, tapoi bilketa, Terracycle (eskolako materialaren birziklapena)... Dakizuenez, … [Read more...]
FAMILIAK SOMALON
Familia bat garelako, elkarrekin biziz, elkarrekin jolas eginez eta elkar zainduz pasa genuen asteburu zoragarria. Somalok elkartu gintuen Floreagako indio eta bakeroak. Besteekin esperientzia hau bizitzeko ilusioak bildu gintuen eta bikain atera zen. Mila esker hau guztia prestatzen maitasun osoz aritu zineten guztioi, bertan egondako guztioi eta familia zoragarria osatzen … [Read more...]
ELKARREKIN IKASTETXEA EZAGUTZEN
Elkarrekin gehiago garela ez dago esan beharrik. Elkarrei lagunduz, elkarrekin jolastuz eta elkarrekin ikasiz. Denok baikara familia bat Floreagan eta gaur familiako kide handiagoei tokatu zaie elkarbanatzea txikiagoekin. 5. mailakoak izan ditugu etorri berri diren 1.mailakoei eraikin ezberdinetako, toki aipagarrienak eta bertan aritzen direnen aurkezpen txiki bat egiten. Denak … [Read more...]
BERTSO-ESKOLA: JOLASTUZ IKASTEKO ESKOLA
Atzo goizean, lehenengo orduan, bisita berezia izan genuen LHko 3. zikloko ikasle eta irakasleok: Eneritz Artetxe eta Aitor Salegi bertsolariak izan ziren gure artean. Ikasturte hasiera honetan Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatzen eta gauzatzen duen bertso-eskolaren berri ematera etorri ziren. Ia ordu betez aritu ziren, ikasleak jarritako gai edo errimekin jolasten. … [Read more...]













