LORTU DUGU! Lan gogorra egin ondoren, eskola jasangarriaren agiria berritzea lortu dugu. Izugarrizko elkarlanaren eta inplikazioaren ondorioa izan da hau. Poztekoa da, eta benetan aipatzekoa gure ikasleek beraien etorkizunaren alde egiteko duten gaitasuna, arriskuak saihesteko eta ingurumena babesteko. ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO HAU LORTZEN LAGUNDU DIGUZUEN … [Read more...]
LH6 ERE HONDARRIBIAN
Aurtengoan ere LH 6. Mailakoak Hondarribira joan gara hiru egun pasatzera. Eguraldia lagun ez izan arren, primeran pasatu ditugu egun hauek. Hiru egun zoragarri izan dira. Eguraldiak lehenengo bi egunetan lagundu ez arren, azkenengoan eguzkiak gain hartu zion laino euritsuei eta Hondarribiko herria eta bertako itsasargia ikusteko aukera izan genituen; ikasle asko, gainera, … [Read more...]
LH5 HONDARRIBIAN
Goizeko 9etan autobusera igo eta Eureka Zientzia Museora joan ginen. Bertan, Nerea izeneko neska batek Eureka museoa erakutsi zigun. Gero, Donostiako Cristina Enea parkera gerturatu ginen bazkaltzera. Handik autobusez, Hondarribiko Elkano aterpetxerako bidea hartu genuen. Hondarribin, lo egiteko gelak eman zizkiguten. Ondoren, jolastera joan ginen eta 20:30ean afaltzera joan … [Read more...]
LH1-2 ELKARREKIN ORION
Iritsi zaigu kurtso bukaera eta berarekin batera gure lagunekin pasatzeko egun ahaztezinak eta amets zoriontsuz betetako gauak. Zain dugu autobusa eta bihotza bete poz, bagoaz Oriora. A ze poza! Eguraldia lagun dugu eta plisti-plasta pistinan gozatuko dugu logeletan kokatu ondoren. Eta gero... paseotxo bat, badaude eta baztar ederrak ingurun eta bagoaz Zarutzko badiako … [Read more...]
BARRIA 2018
Barrian izan gara 3 egunez, ekainaren 6tik 9ra. Bertan bisita eta jarduera ezberdinak egin ditugu; Hasteko Artium eta Legebiltzarra ezagutzeko aukera izan genuen. Ondoren, Olarizuko kanpetara joan ginen bazkaltzera. Arratsalde partean Barriara heldu ginen! Hiru egun zoragarri igaro ditugu jolas, abesti, dantza, antzerki eta irteeren artean. Hemen jartzen ditugu zuen … [Read more...]













