LH5 eko ikasleok martxoaren 22an, goizeko 9:00etan autobusa hartu eta Nuarbeko urtegi aldera abiatu ginen,uraren zikloaren lehenengo fasea ezagutu ahal izateko. Iritsi ginenean,bi begirale gure zain zeuden. Bi taldetan banatu ginen eta uraren zikloaren ibilbidea hasi genuen. Urtegiaren azpialdetik ibili ginen, bertako hodi handiak eta sistema desberdinak … [Read more...]
TUTORETZA SAIOAK
GARIZUMAREN LANKETA Garizuma aldia dela medio, tutoretza batean honen lanketa burutu dugu, horretarako ipuin, komiki, fitxa, puzzle… laguntza izan dugu. Honen helburuetako bat geure burua aztertu eta egiten ditugun gauza txarretan pentsaraztea da, hauek albo batera utzi eta gure barrua berritzeko. … [Read more...]
SAN JOSE EGUNA OSPATUZ
Martxoaren 18an, igandean, ospatu dugu SAN JOSE festa, Floregako Ikastetxearen eta Gurasoen festa eguna. Goizean goiz, Guraso Batzordekoak gauza guztiak prestatzen aritu dira, patio berdean, eguraldi kaskarra baitzegoen. Euskal Dantzen ikuskizun bikaina izan dugu, hasteko. Gero, meza, Floreagako elizan, Koldo Vergarak eta Davidek emana. Guraso Batzordekoek egin dituzte … [Read more...]
ON BOSKO ASTEA
Ikastera eskolara etortzen gara, etorkizun on baten bila, eta etorkizun on hori gustuko lana eginez eta soldata onarekin lotzen ditugu, eta halaxe da hein handi batean, baina horrek ez du esan nahi zoriontsu izateko eta probetxuzko bizi bat edukitzeko bide bakarra hori denik. Askotan gauzak musu-truk egiteak edo eta gure bizitza besteei eskaintzeak guri onurarik ez digula … [Read more...]
TXAN MAGOA
Magiaz eta umorez beteriko saio bikaina eskaini digu TXAN magoak Baztartxo udal aretoan, urtarrilaren 30ean, Don Boscoren astearen barruan. HH3tik LH6rainoko neska eta mutilek arratsalde ederra pasatu dute. Txan mago handia da eta gauza harrigarriak egin ditu guztien aurrean. Denak barrez eta txaloz lehertzen egon gara.Papera txori bat bezala hegan hasi da; edalontzi bateko … [Read more...]













