Ostegunean, maitzaren 3an, Agenda 21eko ordezkariak Elkargunera joan ginen klima aldaketari buruz hit egitera. Han, Xabier Munibeko ordezkariekin elkartu ginen eta talde ezberdinetan banatu ginen. Ziklo bakoitzen gai bat landu zen eta gai hauei buruz hitz egin genuen. Gero, aurreko urtean adostutako konpromesuak betetzen ditugun ala ez eztabaidatu genuen. Ondoren, udaletxeari … [Read more...]
UDALETXEA EZAGUTZEN
Gizarteko ikasgaian ikusten ari garena errealitatearekin lotzeko asmoz, udaletxera joan gara bisitan! Javier Zubizarreta alkateak udaletxearen funtzionamenduari buruzko azalpenak, alkatetzara iristeko bere prozesua nolakoa izan den eta bestelako esperientziak kontatu dizkigu. Bisitarekin jarraitzeko, Izaskun Odriozolak udaletxeko txoko eta zirrikitu guztiak erakutsi dizkigu. … [Read more...]
LIBURU EGUNA
Bai zortea gurea, etxean horrelako familia giroa izatea. Egunerokotasunean nabaritzen bada ere, Liburu Egunean eskola eta etxeko familiek, bat egiteko aukera izan genuen. Denok bat eginik, Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Frantsesa, Alemana, Portugesa eta Arabiar hitzak izan genituen, solasaldi gozoez bete ziren ikasgelak. Mila esker, gurea, zuen, denon etxea dugun Floreagara … [Read more...]
EKAIN TXOU FLOREAGAN
Pasa den larunbatean XXIX.EUSKAL KULTUR JARDUNALDIEI hasiera eman zitzaion EKAIN TXOU ikuskizunarekin. Herriko eta Azpetiko familia ugari hurbildu zen Floreagako On Bosko pilotalekura ikuskizunaz gozatzeko asmoz, guztira 200 bat persona batu ginelarik. Ekain pailasoak ikuslegoa "txou"aren partaide zuzen bilakatu zuen eta denok poltsikoratu gintuen bere malabar joko eta … [Read more...]
SIERRA LEONAKO BERRIAK
Iritsi da Sierra Leonara neguan bidali genuen kontainerra. Freetown hiritik argazkiak bidali dizkigu Jorge Crisafulli apaiz salestarrak. Argazki hauetan gazteen egoera eta kontainerraren hustea azaltzen dira. Azkoititik bidaliak dira Alfa-Arte duten janariz beteriko kartoizko kaxak. Jorge Salestarra Espainian eta Europako beste nazio batzuetan izango dugu apirilean, “Love” … [Read more...]













