Aste berezia izan dugu ikastetxean, Maria Laguntzailearen festa ospatu dugu. Urtero bezala denok elkartu gara eta ekintza desberdinak egin ditugu. Aste osoan zehar jolasak izan ditugu eta gaurkoan ginkanak, txapelketak, pintxo lehiaketa... Oso egun polita pasatu dugu, txiki eta handi, guztiok elkarrekin jolastuz eta gozatuz. … [Read more...]
LH5-LH6 ZUHATZA
Itzuli gara hiru egunez Zuhatzako uhartean ibili ostean. Astelehenean urduritasuna nagusi zela, autobusetara sartu eta Ulibarri-Ganboako urtegirantz abiatu ginen. Bertan, zain geneukan Zuhatzako uhartera eramango ginduen itsasontzia. Hiru egun pasa ditugu bertan. Ur-kirolak egiten aukera izan dugu: windsurfa, optimist, pedaloak, arrauna eta piraguismoa egin … [Read more...]
HIKE, etxetik eskola eta eskolatik etxea
Gaur egun askok “hitanoa” hitza erabiltzen dugu, baina Xabier Eizagirrek adierazi zigun moduan “Axkottixen beti HIKE izin den”; “hitanoa” euskara batuaren ondorioz etorri zaigun hitza da. Baina zer da HIKE? Euskarak duen lagunarteko, hurbilekoen artean erabiltzen den hizkera informala da. Nesken artekoari NOKA deritzo eta mutilen artekoari TOKA. Tamalez galtzen … [Read more...]
MARTXOAK 19 FLOREAGAN
Martxoaren 19an, San Jose egunez, Floreagako GURASO ELKARTEAK festa ederra antolatu eta ospatu du. 12:00 Meza izan dugu Floreagako elizan, Lehen Hezkuntzako neska eta mutilen koroa kantua animatzen aritu da. Jarraian, patio berdean, txorizo eta haragi egosi pintxo ederrak eta trago bikainak izan ditugu. Segituan hasi dira futbol partiduak On Bosco frontoian: hiru talde … [Read more...]
EGOITZARA ITZULERA
Gaurkoan San Jose Egoitzan egon gara bertako egoiliarrei bisita bat egiten. Urte askoren ostean, bertako jaiak ospatzera joateko gonbidapena jaso genuen eta hainbat emanaldi prestatu genituen. Asko entsaiatu ondoren, eguna iritsi da eta urduritasun apur batekin, egoitzara bertaratu gara. Pianoa jo, gitarra eta bajoa jo eta abestu eta dantza egin dugu. Egoiliarrak oso adi … [Read more...]













