Gaur, urriak 6, LH 6.mailakoak Donostiarako bidea hartu dute. Han, Santa Klara uhartea bisitatu dute. Bertan, Lierni eta Yugatzek azalpen politak eman dizkie eta baita irla erakutsi ere. Itsasargian dagoen Hondalea ikusteko aukera ere izan dute. Bazkal ondoren berriz, itsasontzia hartu eta Kontxako hondartza famatuan ibili dira. Batzuk pixka bat bustita itzuli diren arren, … [Read more...]
HASI GARA!
Irailaren 7an Floreagako ateak ireki ditugu, 22/23 ikasturteari hasiera emanez. Ikasturte berezia, atzean utzi ditugu azken bi urte gorabeheratsu hauek. Irailaren 8an aldiz, LHkoek, lehengo ohiturari jarraituz Urrategirako bidea hartu dugu aspaldiko partez. Ikasturtea indarrez hasteko eta nekea bidelagun, aldapan gora joan gara. Bidean lagunekin eta irakasleekin hitz egiteko … [Read more...]
LH 1 eta 2 ZUMAIAN
LH1 zikloko ikasleak Zumaira abiatu ginen. Bertan eta egunari energiaz eutsiz, San Miguel de Artadira igo ginen hamaiketakoa egitera. Handik, Zumaiko kostako eta Oikia aldeko meandroek osatzen duten paisaia zoragarriaz gozatzeko aukera izan genuen. Goiz erdia bertan pasa ondoren herrira bueltatu ginen. Neke pixkat eta gose handia nagusitu ziren, etxetik ekarritako jaki goxoak … [Read more...]
ARRAINEN ARTEAN IKASIZ, ARRAINEN ARTEAN GOZATUZ
Goizean iritsi eta portuan hamarretakoa egin ondoren Aquariumean izan gara. Zoragarria! Inoiz ikusi gabeko arrainak ikusteaz gain, gauza eta bitxikeri asko ikasi ditugu baleei, marrazoei, marmokei, antxoei… buruz. Ikaragarri disfrutatu dugu. Bertako gidariak hala esan digu, aurpegian igartzen zitzaigula zenbat ari ginen gozatzen… Handik aterata Kristina enea parkera joateko … [Read more...]
EUREKA!
Maitzaren 26an, 5.mailakoak Donosti aldera hartu zuten bidea, Reale Arena futbol zelaira hain zuzen ere. Goizean, bertako instalazioak ikusi eta kirol jarduerak egin zituzten. Ondoren, bazkaltzeko unea iritsi zenean, futbol estadioan bazkaltzen ari ziren bitartean, a ze sorpresa! Mikel Oyarzabal, Ander Barrenetxea eta Txurdin etorri zitzaizkien … [Read more...]













