Gaurkoan LH 4.mailakoen txanda izan da. Goizean autobusera sartu eta Elgoibarrerantz abiatu gara. Bertan, museo batera sartu gara. Gai desberdinei buruzko informazio asko eman digute: jada desagertuta dagoen hartz espezie baten hezurrak ikusi ditugu, historiaurreko tresna desberdinak erakutsi dizkigute, mineral eta fosilak ere aztertu ditugu… Ondoren, hamaiketakoa jan eta … [Read more...]
ETXE GIROKO FESTA
Iritsi dira INAUTERIAK Floreagara. Aurtengoak ere bereziak izan dira. Egoera dela eta, desfilerik ezin izan dugunez egin, izugarrizko festa ospatu dugu ikastetxean. Ikasle eta irakasle guztiok festarako prestatu gara eta gure mozorro dotoreenekin jantzi gara. Lagunekin eta irakasleekin jolasean ibili gara, dantzatuz gozatu egin ditugu, aurpegiak margotzeko aukera izan dugu eta … [Read more...]
SAN ANDRES ASTEA
San Andresak azkoitiarrentzat bereziak izaten dira eta ikastetxean ere gogoan izan ditugu. Astean zehar herri kirolen ezaugarriak ezagutu ditugu, nahiz eta eguraldiak praktikan jartzen ez lagundu. 5 urtekoek gainera garai hauetan hain ohikoa den taloa egiten ikasi dute. Ea datorren urtean behar den bezala ospatzeko moduan garen. … [Read more...]
DANBORRADA 2021
Pasa dira bi urte azkeneko aldiz atera ginenetik, baina aurten, nahiz eta azkeneko momentuan erabaki, Azkoitiko danborrada ospatu ahal izan dugu. Ikastetxearen izenean bi talde izan dira atera direnak: guraso taldea eta ikasle ohien taldea. Aurtengoa desberdina izan arren, herria danbor soinuekin alaitzeko aukera izan dugu. Ea datorren urtean musukurik gabe … [Read more...]
INAUTERIAK 2021
2020 eta 2021 urteak ondo gogoratuko ditugu. Zenbat plan geratu ote dira egin gabe? Zenbat proiektu bidean? Gaurko eguna ere modu berezi batean ospatzen dugu ikastetxean, nahiz eta aurtengoan egunaz desberdin gozatu behar izan dugun. Hala ere, oso ondo pasatu dugu eta datorren urterako indarrak hartzeko era balio izan digu. Beraz, modu batean edo bestean, inauteriak ospatu … [Read more...]













