Ba al dakizu marrazoak geldirik egonez gero ito egin daitezkeela? Nola demontre da hori posible! Uretan bizi badira nola itoko dira? Marrazoek oxigenoa uretatik hartzen dute beren zakatzen bidez, beraz zer dira zakatzak? Uretako animalien arnas organoa dira, baina marrazoak igeri egin ezean, ahotik ez litzaioke urik sartuko, izan ere, ura ponpatzeko gai ez diren … [Read more...]
Nola funtzionatzen dute ilusio optikoek?
Ilusio optikoak gure garuna engainatzen duten irudiak dira, begiratzen dugun ikuspegiaren arabera aldatzen direnak hain zuzen. Horiek, benetan ikusten ez ditugun gauzak ikusteko aukera ematen digute eta oso nahasiak izan ohi dira. Irudi bakar batean hainbat forma aurkezten direnean, gure garuna gatazkan sartzen da eta horrelakoetan gertatzen dira ilusio optikoak. Iturria: … [Read more...]
Argia ala soinua, zein da azkarragoa?
Ekaitza ari du kanpoan, euria, haizea, tximista eta trumoia dena batera ari da, edo ez? Lehen tximista ikusi eta gero, trumoia entzun al duzu? Edo alderantziz? Iturria: severe-weather webgunea Asmatu duzu! Lehendabizi tximista ikusten dugu eta ostean trumoia entzun, baina zergatik da hori horrela? Bada argiaren abiadura soinuarena baino azkarragoa delako! Argiaren … [Read more...]
Ametsak amets
Gure garunak pentsamendu asko izaten ditu egunean zehar eta esna gaudela guk geuk ematen diogu zerbaitetan pentsatzeko agindua, baina lo gaudenean zer gertatzen da? Ez dugu ezertaz pentsatzen edo bai? Nola sortzen dira ametsak? Badirudi ametsak gure pertsonalitateko sentimenduak edo nahiak direla eta lo gaudenean horiek azaltzen zaizkigu irudi irreal moduan. Gaur egun … [Read more...]
Espezie berri bat, robot arraina!
Buzoek ur azpiko ia edozein lekutan egin ahal dute igeri, profesionalak baitira. Baina, sartu ezin diren zirrikituetara, nola heldu? Robot arrainei esker! Helburu horrekin Massachusetts Institute of Technology erakundeak arrain robotiko batzuk egin ditu. Baina zer teknologia mota erabiltzen dute horrelako robot txikietan, eta gainera ur azpian? Iturria: … [Read more...]













