Euskararen egunean antolatutako marrazki eta piropo lehiaketetako irabazleen lanak dituzu jarraian, baita LH 6A eta LH 6Bkoek prestatu zituzten bertsoak ere. PIROPO LEHIAKETA LH6 Joanes Salgado: “ HAIN GOZOA ZARENEZ, BETI AHOAN IZANGO ZAITUT” DBH 1 Miren Astigarraga: “EUSKARAZ JOLAS, BARREZ ETA ALGARAZ!” DBH 2 Clara Eizagirre:“ ZERUTIK JAUSITAKO OPARIA, EUSKARAK BEHAR DU … [Read more...]
EUSKARAREN EGUNA
Bai astelehen ederra izan dela gaurkoa! Ikastetxera iritsi orduko euskal musika izan dugu gure belarrien gozamenerako. Eta hantxe zegoen sarreran kartel ikusgarri bat zer egun genuen gogorarazteko: “ EUSKARAREN EGUNA EUSKARAZ BIZI ETA GOZATU” Gaurko “Egun onak” ere desberdinak izan dira. DBHko Hizkuntza Ikasle Batzordeko kideen eskutik etorri zaizkigu egun berezi honen … [Read more...]
EUSKARAREN EGUNA
Datorren astelehenean, abenduaren 3an, Nazioarteko Euskararen Eguna izanik, hainbat ekintza burutuko ditugu egun berezi hau ospatzeko. Goizeko 9etan, patio berdean, ikasleen Hizkuntza Batzordeko kideek irakurriko digute “ Egun onak” eta ondoren, bertsoak eta euskal dantzak (txistu eta atabalen laguntzaz) izango ditugu. Amaitzeko, lehenengo zikloko ikasleek … [Read more...]
DANTZARI TXIKI EGUNA
Dantzari Txikien Eguna ospatu zen maiatzaren 13an Azkoitian. 175 haurrek hartu zuten parte guztira, eta 25 txistulari eta trikitilarik. Goizetik eguerdira bitartean herriko kaleetan ibili ziren dantza saioak egiten. Txalkor Txistulari Taldeak antolatzen du ekimena urtero; Floreaga Ikastetxeko Kandiola Dantza Taldeko, Xabier Munibeko Kandiola Dantza Taldeko eta Bizkargi … [Read more...]
DANTZARI TXIKI EGUNA
Maiatzaren 9an Dantzari Txiki eguna ospatu zen gure herrian. Floreagako taldeak bertan hartu zuen parte. Ikasturtean zehar Ainhoa eta Idoiarekin ikasitakoa jendea aurrean erakusteko aukera paregabe izan zen. Ondo dantzatzeaz gain, oso ondo pasa zuten dantzariek, baita ikusle ginenok ere. Talde handia izan arren, partaide guztiek ezin izan zuten azaldu, egun horretan bertan … [Read more...]












