Aurtengoan ere DBH 3ko ikasleak Azterkosta Programan parte hartu dute eta bere baitan egin behar diren ikerketak egiteko Zumaia-Debako Biotopo Babestura joan dira! Han, ekosistema eta paisaia liluragarri hura ezagutu eta bertako biodibertsitatea aztertu dute, baina baita gure itsasoko uraren parametro fisiko-kimikoak eta gizakiaren eraginez bertaratutako hondakin mota … [Read more...]
DBH 3koak FLYSCHean
Azkenean eguraldia eta marea lagun DBH 3ko ikasleok Zumaiako harraldera joateko aukera izan dugu! Iritsi bezain laster Itzurungo hondartzara joan gara fitoplanktonaren azterketa egitera, eta handik, Algorriko kalara haitzetara. A zer itsaslabar puskak! Hankak bustiz bertako bioaniztasunaren ikerketa egin dugu eta aurkitutako hondakinak jasotzeko beta … [Read more...]
ZUMAIAKO HARRALDEA
Poliki-poliki, ari gara azken bi urteetan bertan behera gelditutako ekintzak berreskuratzen. Gaur, DBH 4ko ikasleok, Zumaiako harraldea ezagutzen pasa dugu goiza. Lehenengo, Itzurungo hondartzatik hare laginak hartu ditugu gero gelan mikroplastikoen inguruko azterketa egiteko. Itsas behera hurbildu ahala, Algorri inguruko haitzetara jaitsi gara, bertako biodibertsitatea … [Read more...]
DBH 3 FLYSCH – ZUMAIA
2019ko Martxoaren 22an, DBH 3ko ikasleak Zumaiako Flyschera joan ginen. Han bizi diren animaliak aztertu eta orri batean ikusitako espeziak apuntatu genituen. Biodibertsitatea kontutan hartuta, askotariko izaki bizidunak ikusteko gai izan gara, adibidez, olagarroa, karramarroak, algak, itsas izarrak, itsas tomateak, anemonak, itsas trikuak, ... Ondoren Zumaian ibili ginen, eta … [Read more...]
DBH 3 FLYSCH-ZUMAIA IRTEERA
Gaur, 2018-03-01, DBH3ko ikasleak Flyschera joan gara. Bertan, han bizi diren izaki bizidunak aztertu ditugu. Marea baxua zegoenez, alga eta animalia asko ikusteko aukera izan dugu: itsas izarrak, itsas tomateak, ... Buelta bat eman dugu handik zehar eta ikusten genituen espezieak apuntatzen joan gara. Oso irteera polita izan da eta animaliei buruz zerbait gehiago ikasi … [Read more...]













