• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA
  • INKESTAK
    • IKASLE INKESTAK
    • LANKIDE INKESTA
    • FAMILIA INKESTA
    • ENCUESTA DE FAMILIAS
    • IRAKASLEEN JARDUERA-EBALAUZIOA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Zerbitzuak
    • JANGELA
    • HAUR ESKOLA
    • HARRERA ZERBITZUA
    • ESKOLAZ KANPOKOAK
      • Haur Hezkuntza
      • Lehen Hezkuntza
      • DBH
      • Uztaila Jolasean
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

ON BOSCO

2013-02-02 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

Aste betea izan da urtarrileko azkena.

1888ko urtarrilaren 31n On Bosco hil zen Torinon (Italia). Bere bizitza osoa gazteen alde eman zuen. Haientzat sortu zituen etxeak, ikastetxeak, oratorioak (gurean Alai Batza); haientzat sortu zuen  heziketa estilo propioa “Sistema Prebentiboa”.

Harrezkero urtarrilaren 31 festa eguna izan da salestar etxe, ikastetxe, parrokietan, azken finean, salestar bat zegoen inguruetan. Floreagan urtarrila osoan gogoratu dugu On Bosco egun onetan, karteldegietan, txapelketetan eta, batez ere, gaurko festa handian.

Astean zehar LHkoak “Urola” eta “Kakute” taldeetan bilduta txapelketari heldu diote. Egunero kezka eta urduritasuna, gogoa eta ilusioa nork irabaziko zuen jakiteko.

Astelehenean DBHkoek Ander Izagirre kazetaria Boliviako haur meatzariei buruzko erreportajeaz gozatzeko aukera izan zuten. Munduko beste errealitate bat ezagutzeko aukera bikaina.

Asteazken arratsaldean HHko ikasleek LH6koen laguntzaz Ginkana entretenigarrian hartu zuten parte. DBHkoak, bitartean, Baztartxo antzokira joan ziren Xabi Larrearen “Filamento farolaria” ikuskizuna ikustera. Hori bai oreka!

Ostegunean ON BOSCOren eguna ospatu genuen.HHkoek goizean ospakizun xume bat izan zuten ikastetxeko elizan On Bosco pixka bat gehiago ezagutzeko.

LHkoek goizean meza eta jolasak izan zituzten, azken hauetan DBH 4ko ikasleen eta LHko irakasleen laguntzarekin oso ondo pasa zuten ikasleek. Arratsaldean pelikula dibertigarria ikusi ahal izan zuten.

DBHkoek goizean hasteko  mezaren eta ondoren pelikula izan zuten. Arratsaldean gelaka jolasak izan zituzten. Oraingo honetan DBH 3Bkoek irabazi zuten. On dagiela afaria!

On Bosco asteari otsailaren 1ean eman genion bukaera. Eguerdiko ordu batean DBHko ikasleak On Bosco antzokira joan ziren. Bertan azkoitiar mendizalea den Jose Luis Eizagirrek 2011n Bolivian egindako mendi igoeraz hitz egin zien irudi ikusgarrien laguntzaz.

Filed Under: DBH, Haur Eskola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: azkoitia, bosco, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026.05.22 DBH Maux161
  • 2026.05.22 DBH Maux162
  • 2026.05.22 DBH Maux163
  • 2026.05.22 DBH Maux160
  • 2026.05.22 DBH Maux159
  • 2026.05.22 DBH Maux158
  • 2026.05.22 DBH Maux156
  • 2026.05.22 DBH Maux157
  • 2026.05.22 DBH Maux154

Upcoming Events

There are no upcoming events.

View Calendar
Add
  • Add to Timely Calendar
  • Add to Google
  • Add to Outlook
  • Add to Apple Calendar
  • Add to other calendar
  • Export to XML

Copyright © - Floreaga Salestar Ikastetxea · Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika ·