• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA
  • INKESTAK
    • IKASLE INKESTAK
    • LANKIDE INKESTA
    • FAMILIA INKESTA
    • ENCUESTA DE FAMILIAS
    • IRAKASLEEN JARDUERA-EBALAUZIOA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Zerbitzuak
    • JANGELA
    • HAUR ESKOLA
    • HARRERA ZERBITZUA
    • ESKOLAZ KANPOKOAK
      • Haur Hezkuntza
      • Lehen Hezkuntza
      • DBH
      • Uztaila Jolasean
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

OMENALDIAK

2014-07-02 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

Zer ederragorik ikasturtea amaitzeko lankideok mahai baten inguruan elkartzea baino!

Are ederragoa izan daiteke gure bi lankideren lana aitortzea! Aurtengoan Juan Carlos Floreagan 25 urtez aritu izana eta Jose Manuelen erretiroa ospatu nahi izan ditugu.

Pozgarria da ikustea, entzutea eta sentitzea une labur batean  lankideen, lankide ohien eta ikasleen esker hitzak!

Pozgarria da, Jose Manuel, etapa baten bukaeran zure azken ikasleak bazkarira agertzea zure omenez aurreskua dantzatzera, bertsoak abestera eta beraien ilusio handienaz sinatutako taldeko argazkia ematera! Era berean, pozgarria da lankide izan dituzunek zure inguruan esker hitzak baino ez izatea!

Pozgarria da, Juan Carlos, Floreagan  25 urte betetzean zure lankideak inguruan izatea eta egindako lana eta emandako laguntza aintzat hartzea! (Argazki album batean asko sartzen da, baina  ez guztia).

Pozgarria da hazia ereitea! Pozgarria da hazia hazten ari dela ikustea! Pozgarria da hazia lore eder bihurtu dela ikustea!

Pozgarria da ibilbide baten 25. urtemugan edo etapa baten bukaeran lore horiek guztiak inguruan izan,  lore sorta bat osatu,  eta zuen  egunari kolorea eta bizia ematea!

BEJONDEIZUELA!Eskerrik700

Bideo grabazioa: Leyre Ortiz


IKASLEEN BERTSOAK JOSE MANUELI

Egilea: Mailu Irizar

Inguruko klaseko

lan eta azalpenak

idazle euskaldunen

datu ta aipamenak

Barrian egindako

antzerki ederrenak

gogoan ditugu gaur

deitaile hoiek denak.

 

Nahiz eta gaur agian

zauden zu urduri

lasai zuk erein dezu

hazia ugari

bihotzez mila esker

Jose Manuel, zuri

asko izan delako

zuk emana guri

 

JOSE MANUEL

Egilea: Juan Inazio Sudupe

Doinua: Aita izena…

 

Erretiroak berekin dakar

merezi den atsedena,

baina gurekin barruan doa

sufrimenaren eztena.

Izan ezazu gora begira

borrokarako kemena.

Ez zaizu falta zure lagunon

beroa (e)ta miresmena,

gai hon(e)tan ere, guretzat zara,

irakaslerik onena.

 

Orain bi urte, jaso zenuen

hemen beste txalo andana;

zein gertu dauden etorkizuna,

oraina eta iragana.

Ez zaigu ahazten zuk hain luzaro

gure_onerako emana.

Gure etxean bizi dituzu,

ilusio, lana,… dana!

Guztion eskerrona har (e)zazu:

besarkada handi bana.

Doinua: Aiza izena…

 

JUAN CARLOS

Egilea: Juan Inazio Sudupe

Doinua: Itsasoari begira

 

Isil-isilik igaro dira

hogeita bost urte jada,

maldan behera, aldapan gora

aldakorra abiada,…

Umeak hezten ahalegintzea

gauza zoragarria da.

Beldurrik gabe esan dezagun

Juan Carlos zure errua da

neurri handian, gaur Floreaga

kalitatezkoa bada.

 

“Ekatzu hona koaderno hori,

zuzendu dezagun gaia,…

etxeko lanak e(g)in al dituzu?

zer modua da zure anaia?”

Joseba, Ana… (e)ta ume hauek

familia giroan saia.

Biak batera, ahalmena (e)ta

denei laguntzeko nahia…

Eskerrik asko, zaitugulako,

horren langile eta alaia!

Filed Under: DBH, Haur Eskola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: azkoitia, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, jose manuel, juan carlos, omenaldia, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026.05.22 DBH Maux161
  • 2026.05.22 DBH Maux162
  • 2026.05.22 DBH Maux163
  • 2026.05.22 DBH Maux160
  • 2026.05.22 DBH Maux159
  • 2026.05.22 DBH Maux158
  • 2026.05.22 DBH Maux156
  • 2026.05.22 DBH Maux157
  • 2026.05.22 DBH Maux154

Upcoming Events

There are no upcoming events.

View Calendar
Add
  • Add to Timely Calendar
  • Add to Google
  • Add to Outlook
  • Add to Apple Calendar
  • Add to other calendar
  • Export to XML

Copyright © - Floreaga Salestar Ikastetxea · Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika ·