Joan zen maiatzaren 12an, Txerloiako finaletan egon ginen. Karmelo Etxegarai Aren aurka jokatu ondoren, 1-2 galdu genuen. Galdu arren, maiatzaren 19an Iraetara joan, eta Maria eta Jose ikastetxearen aurka jokatu genuen. Gogor jokatu ostean, 0-1 irabazi, eta Urola Bailarako txapeldunak izatea lortu genuen. Ondorioz, Gipuzkoako txapelketara iritsi ginen. Maiatzaren 26an, Urola … [Read more...]
TUTORETZA
Ikasturtea hasi genuen “Zorionaren zaporea” menua osatzen: osagaiak erabaki,ilusioa jarri, tresna egokiak aukeratu... Jada ikasturte amaiera badator eta gure menuaren azken platerera, postrera, iritsi gara: Maiatzak 24, ama Maria Laguntzailearen eguna. Tutoretzan postreak egiteko behar ditugun osagaiak aztertu ditugu. Baita postre batzuen osagaia arrunten edertasuna ere. … [Read more...]
MAIATZAREN 22A, BERTSOEKIN GOZATU GENUEN EGUNA
Urduritasuna, ilusioa, beldur apur bat… sentimendu guzti hauek izan genituen nahasian Baztartxoko oholtzan. Baina hainbeste entsegu egin ondoren bikain atera zitzaigun emanaldia. Alde batetik prestaketa lanetan asko saiatu ginelako eta bestetik, ikasleak, artista hutsak izateaz gain oso serio hartu zutelako gaia eta emanaldian zehar oso jarrera ona izan zutelako. Aurten ere … [Read more...]
UDAL FOROA
Gure ikastetxeko Agenda 21eko ordezkariek, Azkoitia BHIko ordezkariekin batera, udaletxera egin zuten bisita maiatzaren 18an. Bertan, urte osoan zehar egindako lanaren berri eman zien alkate, zinegotzi eta udaleko ingurugiro tekniariari. Horrez gain, eskoletan hartutako konpromisoak eta udalari zuzenduriko proposamenak ere eraman zituzten. Hona hemen bi … [Read more...]
EUSKAL CONFINTA
Maiatzaren 9an Euskal Confinta 2018 ospatu da Busturian, Iraes 21 sareak antolatuta. Iraes 21 Jasangarritasunaren Agiria lortu duten ikastetxeen euskal sarea da. Dakizuenez, Floreagak Jasangarritasunaren Agiria berritzeko auditoria pasa izan du aurten, horretarako lan handia egin delarik. CONFINTak (Conferencia Internacional Infanto-Juvenil - Cuidemos el Planeta) Euskadiko … [Read more...]













